XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

f) erlijio eta ideien desberdintasuna.

g) gizaseme edo emakume izatea.

Pertsona bati zaion estimazioa berez balio duenagatik zaio alde batetatik, bainan garrantzi handia du hortarako bere eginkizunak eta askotan karguari zaion estimazioa pertsonari ezartzen zaio.

Eguneroko bizitzan talde batekin baino gehiagokin izaten ditugu harremanak: sendia, ekonomia taldeak, heziera, jolas, politika eta erlijio taldeak batipat.

Talde bakoitzean status berezi bat izaten dugu.

Sendian aita izanik, etxeko guzien aurrean lehen mailan dagoena, izan liteke bere lantegian langile trakets xamarra dela uste izatea eta pelotari bezala onentxoenetako bezala edukitzea, e.a.

Gizarte bakoitzak talde hauei garrantzi desberdina ematen die eta talde guzietako statusek pertsonaren status nagusia osatzen dute.

Ikuitzen ditugun talde haina status dugu hortaz, bainan ba dugu status nagusi bat ere.

Garrantzi handiko taldetan status ona izateak, garrantzi txikikoetan izateak baino gehiago jasotzen du status nagusia.